ADINA

18tik 69 urtera arte.

NON

Aldapeta ikastetxeko musika aretoa eta eszenatokia

NOIZ

ASTELEHENA I TALDEA, 18:30etik 20:30era

ASTELEHENA II TALDEA 18:30etik 20:30era

ASTEARTEA TALDEA (beteranoak) 18:30etik 20:30era

IRAKASLEAK

Antzezpena
María Ruiz

Kantua
Jon Imanol Etxabe

Koreografia musikala
Maialen Alberro

ANTZERKI MUSIKAL AMATEURRARI BURUZKO IKASTAROA

HELDUAK

Joni, Maria eta Maialen gure irakasleen eskutik, antzerki musikalaren esperientzia bertatik bertara biziko duzu. Lehen ikasturtea ikusgarria izan zen. Elkar ezagutzen ez zuten pertsona talde bat sortu genuen, elkarrekin lotsa guztiak gainditu zituzten, eta urteetako esperientzia balute bezala ekin zioten interpretatzeari, abesteari eta dantzatzeari.

Beno… batzuek lehendik kantatzen zuten, beste batzuek beren lehen urratsak eginak zituzten interpretazioan, beste batzuek dantzan… Baina denek parte hartu zuten ikasturte amaierako emanaldian. Emanaldi berria, musikal profesionalei inbidiarik ez diena. Hainbeste zoriondu gintuzten, beste talde bat irekitzea erabaki genuela, eta hemen sartzen zara zu.

Animatzen zara?

Antzerki musikala edozein pertsonarentzat egokia den tresna hezitzaile eta emozionala da

Isabel Peralta (mugikorra)

Jaione Salvador (mugikorra):